Zarauzkohitza.eus-ek atal berezi honetan bildu ditu Literaturia euskarazko literaturaren jaialdiaren bueltako albiste, egitarau nahiz argazki galeriak.
Udaberrian loratu da berriz euskal letren plaza

kultura

Atzo ekin zioten Literaturiari, euskal letren plazari, eta bihar bitartean egitarau oparoa izango du. Azokaren irekierarekin batera, Zarauzko Itxaropena argitaletxe eta inprimategia omendu dute, euskal literaturari egindako ekarpena aitortzeko. Antolatzaileak ere gustura daude jaialdiaren hasierak izan duen erantzun onarekin.