Irudietan: 'Dolor ex in itinere' ikuskizuna

Zarauzko Hitza 2017-11-25 14:32   gizartea

Minari erreparatuz, performace ikuskizuna eskaini dute Ainhoa Alberdi Gisasolak eta Eneko Balerdi Eizmendik herriko hainbat tokitan. Parekidetasun Sailaren eskariz, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunerako sortutako antzezlana izan da Dolor ex in itinere, eta hainbat herritarrek jarraitu dute Torre Luzeatik abiatu den emanaldi ibiltaria.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Manbo egin diote indarkeria matxistari

Zarauzko Hitza 2017-11-25 14:27   gizartea

Indarkeria sexistari aurre egiteko begiradak batzen mahai inguruarekin ekin dio Zarauzko Sare Feministak azaroaren 25ari, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari. Gaztelekuan elkartu dira, eta indarkeria ezberdinei lekua eman die, testigantzen bidez. Eguerdian, Lege Zaharren enparantzan, elkarretaratze aktibo bat egin dute, Indarkeria matxistari manbo! lelopean, Hemendik At! taldearen abestiarekin dantza eginez. Hitz hartzeen ondoren, luntx batekin biribildu dute ekintza.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia La Salle Zarautz 2017-11-25 11:43   gizartea

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Gure mezuak koloretako zinta-dantzan jarri eta dantzaz jantzi ditugu, halakorik gehiago gerta ez dadin!

La Salle ikastetxean ere bat egin dute Azaroaren 25arekin

La Salle ikastetxean ere bat egin dute Azaroaren 25arekin

Zarauzko Hitza 2017-11-25 10:32   gizartea

Tira handik eta hira hemendik, harria mugi dezagun! lelopean, Emakumeenganako Idankeriaren Aurkako Egunarekin bat egin zuten atzo La Salle ikastetxean.

Bideoa: Orokietan ere tratu onekin dantzan

Zarauzko Hitza 2017-11-25 10:24   gizartea

Tratu ONekin dantzan! Aurten bigarren urtez, Urola kKstako udal hezkidetza foroan proposatutako ekimenean hartu du parte Orokieta herri eskolak ere. Ostiralean egin zuten ekintza, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren bezperan.

Bideoa: Antonianon presente izan dute Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna

Zarauzko Hitza 2017-11-25 10:19   gizartea
Antoniano ikastetxean elkarrekin salatu dute emakumeenganako indarkeria.

Bideoa: 'Denok gara Azaroak 25'

Zarauzko Hitza 2017-11-25 10:12   gizartea
Salbatore Mitxelena Ikastolako DBH4ko ikasleek egindako bideoa Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunerako.

Minetik abiatutako bidaia baten kaleratzea

Aritz Mutiozabal 2017-11-24 11:02   kultura

Minetik abiatutako bidaia baten kaleratzea

Dolor ex in itinere performance ikuskizun ibiltaria eskainiko dute Ainhoa Alberdi Gisasolak eta Eneko Balerdi Eizmendik, larunbat eguerdian, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean.