Koronabirusa dela eta, konfinamendu egunetarako eskaintza berezia prestatu du zarauzkohitza.eus-ek. Hain zuzen ere, kultur sortzaileek nahiz beste hainbat herritarrek bide bidezko emanaldiak eta saioak eskainiko dituzte datozen egunetan webgune honetan, eta atal berezi honetan jasoko dira horiek guztiak. Zuk ere ekarpena egin nahi baduzu, bidali bideoa 'zuzendaritza@ukt.eus' e-posta helbidera. Zer lirateke mundua eta konfinamendu garaia sortzailerik ez balitz!
Bixente Martinezen musika, etxetik mundura

Zarautz

Beste behin ere, Bixente Martinez musikari zarauztarrak parte hartu nahi izan du #EtxetikMundura egitasmoan. Horretarako, Oskorriren 'Ilhun nabarrez' abestiaren akustiko bat eskaini digu musikari zarauztarrak.