Neguko solstizioa ospatzen dugu Gabonetan. Hamaika ekintza antolatzen dira eta hemen bilduko ditugu horiek guztiak.
Herritarrek ilusioz beterik eta euripean hartu dituzte Errege Magoak

Zarauzko Hitza 2018 urt 06 Zarautz

Atzo Errege Magoen desfilea 18:30ean abiatu bazuten ere, lehenago bete zituzten ibilbideko txokoak herritarrek. Ilusioz beterik eta euripean jarraitu zuten Meltxor, Gaspar eta Baltasarren zein haien laguntzaileek egindako bidea. Aurten moztu egin behar izan dute, eguraldi txarra medio; dena den, jende ugari gerturatu zen ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko. Alde Zaharrean itzulia eman ondoren, Lege Zaharren enparantzan izan zen ekitaldi nagusia. Bertan, Errege Magoek ohiko abesti bana kantatu zioten Jesus haurrari eta opariak banatu zizkioten.