Bideoa: Inauterietako konpartsa

Zarauzko Hitza 2018-02-13 11:07   Jaiak

Karroza eta guzti atera zen larunbat arratsaldean Inauterietako konpartsa, Karibeko doinuen erritmora. Hona hemen Zarauzko Udalak bere Twitter kontura igotako bideoa.

Euriak ezin izan du Santa Anako konpartsa gelditu

Euriak ezin izan du Santa Anako konpartsa gelditu

Zarauzko Hitza 2018-02-12 09:00   Jaiak

Eurovision lehiaketa ospatzera atera ziren atzo Musika Plazara Santa Ana konpartsako kideak. Asteburua amaitu den arren, asteartean bukatuko dira Zarauzko Inauteriak, sardinaren ehorzketa ospatuz.

Irudietan: Euripean ospatu dute herritarrek Inauterietako igandea

Amaia Urbieta Arruti 2018-02-11 12:44   Jaiak

Eguraldiak ez du barkatu, baina hala ere alde zaharreko kaleak girotzen aritu dira erraldoiak, buruhandiak eta Mauxitxa txaranga. Bestalde, Santa Anako konpartsako kideak ere Musika Plazara atera dira Eurovision kantu lehiaketa aurkeztera.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Irudietan: Txupinazoarekin hasiera eman diete Zarauzko Inauteriei

Amaia Urbieta Arruti 2018-02-10 12:40   Jaiak

Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, giro ederrean eman diete zarauztarrek hasiera Inauteriei. Aurtengoan, Ludotxo ludotekako kideak arduratu dira txupina jaurtitzeaz eta festa girotzeaz. Horretarako, inauteriei buruzko bertsoak abestu dituzte. Galtxagorriek eta txarangak lagundurik, txupinazoaren ondoren alde zaharra girotzen jarraitu dute kalez-kale.

»» Ikusi argazki guztiak (25)

"Indar berri bat" emanez ospatuko dituzte Inauteriak asteburuan

Zarauzko Hitza 2018-02-07 19:02   Jaiak

"Indar berri bat" emanez ospatuko dituzte Inauteriak asteburuan

Zarauzko Inauterien egitaraua aurkeztu dute gaur arratsaldean. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere konpartsa aterako da kalera, eta horrez gain, diskofesta, erromeria eta mozorro leihaketa izango dira. Sorpresak ere egongo direla iragarri dute.

Inauterietako egitaraua ikusgai

Inauterietako egitaraua ikusgai

Zarauzko Hitza 2018-02-07 18:10   Jaiak

Egitarau zabala antolatu du Zarauzko Udalak astebukaerarako, Inauteriak ospatzeko. Txupinazoa, konpartsa, diskofesta, buruhandiak eta erraldoiak... Erantsitako artxiboan dago ikusgai egitarau osoa.

Inauterietako Kartel Lehiaketako sariak banatu dituzte

Zarauzko hitza 2018-02-04 16:34   gizartea

Judith Gago eta Luisa Kulp bikotearen lanak irabazi du herritarren saria, Izar De La Hozek epaimahaiaren bigarrena, eta Iñaki Fernandezek lehenengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Inauterietarako prest dira Santa Ana egoitzako egoiliarrak

Inauterietarako prest dira Santa Ana egoitzako egoiliarrak

Zarauzko hitza 2018-02-03 10:35   gizartea

Mozorro festarako girotzen hasteko, kaldereroak egin zituzten atzo, ostirala, Santa Ana egoitzako egoiliarrak.

100 lagunek baino gehiagok eman dute izena Inauterietako konpartsan

Zarauzko Hitza 2017-11-22 09:00   kultura

100 lagunek baino gehiagok eman dute izena Inauterietako konpartsan

Interesa dutenek hilaren 28ra arteko epea dute izena emateko.

Eman daiteke izena Inauterietako konpartsan

Zarauzko Hitza 2017-11-01 10:00   kultura

Eman daiteke izena Inauterietako konpartsan

Izena emateko azken eguna azaroaren 28a izango da, eta lehen entsegu eguna, berriz, abenduaren 2a.