Zorionak Zarauzko emakumeok*!

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2018-03-12 11:11   gizartea

Zorionak Zarauzko emakumeoi eta zorionak! Mugimendu feministatik eskertza eta zorion idatzi hau helarazi nahi dugu. Mila esker benetan eta zorionak erakutsitako indarragatik! Bide luzea dugu aurretik baina indarra eta gogoa ez zaizkigu falta!

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Emakume kooperanteen inguruko mahai ingurua, Ispilu Arten

Emakume kooperanteen inguruko mahai ingurua, Ispilu Arten

kudeatzailea 2018-03-09 09:30   gizartea

Martxoaren 8aren harira, Ispilu Arte galeriak Emakumea eta errefuxiatu, bitan biktima izeneko erakusketa zabaldu du. Horren osagarri, mahai inguru bat ere antolatu du gaur (martxoak 9) arratsalderako, Hotz Zarautz elkartearekin lankidetzan: Errefuxiatu esparruan emakume kooperanteak izenburupean, bi kooperante eta Salvamento Maritimo Humanitarioko ordezkari bat ariko dira solasean. 19:00etan hasiko da saioa.

Zarauzko Sare Feministak martxoaren 8an egindako irakurketa

Zarauzko Hitza 2018-03-09 09:00   gizartea

Zarauzko Sare Feministak martxoaren 8an egindako irakurketa

Zarauztarrek ere bat egin zuten atzo Emakumeok Planto deialdiarekin eta batukadaz lagundutako manifestazioarekin eman zieten amaiera egunari. Mobilizazioaren amaieran, Sare Feministako kideek honako testu hau irakurri zuten.

Bideoa: Zarauzko mugimendu feministaren batukada martxoaren 8an

Zarauzko Hitza 2018-03-08 21:31   gizartea

Zarauzko mugimendu feministak ehundaka herritar kalera atera dituen mobilizazioa deitu du. Batukadaz lagunduta, alde zaharreko kaleak bete dituzte eta Musika Plazan emanaldia egin dute.

Irudietan: Batukadarekin amaitu dute martxoaren 8a

Amaia Urbieta Arruti 2018-03-08 20:50   gizartea

Batukadak lagundutako manifestazioarekin eman diete amaiera ehundaka herritarrek martxoaren 8ari. Lege Zaharren Enparantzan hasi, eta alde zaharretik bira egin ostean, hasitako leku berean amaitu dute. Bertan, Zarauzko Sare Feministak euren aldarriak irakurketa baten bidez plazaratu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (33)

Irudietan: Muturreko zaintzak izan dituzte hizpide arratsaldean

Amaia Urbieta Arruti 2018-03-08 18:08   gizartea

Kafe tertulia egin dute Lege Zaharren Enparantzan mugimendu feministako kideek, zein hurbildu diren hainbat emkumek. Tertulian, interna moduan zaintzan jarduten diren emakumeen gaia izan dute ardatz. Horretarako, emakume etorkinen inguruko lanketa egiten duen Bidez Bide taldeko kide den Soraya Ronquillo eta zaintza lanetan jarduten diren Noemi Mixia, Libni Otzoy eta Noemi Ortiz aritu dira hizketan. Gainontzeko parte hartzaileek, euren testigantzak entzuteko, galderak egiteko eta eztabaidarako beta izan dute.

»» Ikusi argazki guztiak (39)

EH Bildu: "Udalak konpromiso zehatzak hartu behar ditu"

EH Bildu: "Udalak konpromiso zehatzak hartu behar ditu"

Zarauzko Hitza 2018-03-08 15:11   gizartea

Eh Bilduk gaurko greba deialdia babestu eta aldarrikapenarekin bat egiten du. Era berean, bat egin du Zarauzko Mugimendu Feministaren manifestuarekin. Baina ez du hartu parte gaur goizean gainerako udal taldeek –EAJ, PSE-EE eta Irabazi Zarautzek– adostutako adierazpenaren irakurketan, "ez duelako konpromiso zehatzik hartzen".

"Emakumeak autonomoki antolatu dira, eta iniziatiba mordoa ikusten ari gara"

Zarauzko Hitza 2018-03-08 14:03   gizartea

"Emakumeak autonomoki antolatu dira, eta iniziatiba mordoa ikusten ari gara"

Zarauzko mugimendu feministak udaletxe aurrean jarri du gune egonkor bat Martxoaren 8aren harira. Goizetik ezohiko irudiak ikusten ari dira bertan, eta eguerdian jende asko elkartu da giza-katean.