Gallo Pro Zarautz txapelketari buruz aritu da 'Gure Kasa' saioan
2018-04-17 14:30 KirolaAitor Frantzesena Gallo surflariak Pro Zarautz surf txapelketako nondik norakoak kontatu zituen atzo ETB1eko Gure Kasa telesaioan. Aritz Aranbururekin eta hainbat surflari eta antolatzailerekin aritu ziren solasean.
Bideoa: Pro Zarautz surf txapelketako finala eta sari banaketa
2018-04-09 13:43 Kirola"Txikitan askotan etortzen nintzen Zarautzera surfean aritzera"
2018-04-09 08:30 KirolaPauline Ado hendaiarrak irabazi du aurtengo Pro Zarautz surf txapelketa. Txapelketa irabazteko hautagai nagusietako bat zen, eta berak ere irabazteko aukerak bazituela uste bazuen ere, "lehiakide gogorrak" izan dituela azaldu du.
Irudietan: Pro Zarautz txapelketako sari banaketa
2018-04-08 18:01 KirolaJorgann Couzinet eta Pauline Ado izan dira gaurko jardunaldiko protagonista nagusiak. Lehia amaitu ostean, sari banaketa egin dute, eta bertan, irabazleez gain, bertako hainbat surflariri ere aipamena egin diete.
Pauline Ado eta Jorgann Couzinet txapeldun Pro Zarautz txapelketan
2018-04-08 16:57 KirolaGaur goizean jokatu dituzte Pro Zarautz txapelketako final erdiak eta finalak. Gizonezkoetan, Reunion uhartetik iritsitako Jorgann Couzinetek lortu du txapela, eta emakumezkoetan, berriz, Pauline Ado lapurtarrak. Final erdietan olatu politak izan dituzten arren, finalean itsaso zailagoari egin behar izan diete aurre surflariek eta asko mantsotu da lehia.
Erabakita gelditu dira Pro Zarautz txapelketako finalerdiak
2018-04-07 17:39 KirolaGarazi Sanchez, Leticia Canales eta Pauline Ado euskaldunak eta Camilla Kemp portugaldarra izan dira emakumeen kategorian final erdietarako txartela lortu dutenak. Gizonen kategorian, berriz, Vicente Romero, Jorgann Couzinet, Maxime Huscenot eta Jose Gundesen izango dira final handira sailkatzeko lehian.
Aranburuk eta Collazok ez dute aurrera egin eta Yeregik bai
2018-04-07 10:36 KirolaHodei Collazok, Aritz Aranburuk eta Gony Zubizarretak (iazko txapelduna) ez dute final laurdenak jokatzeko txartela eskuratu. Bai ordea, Imanol Yeregik. Zumaiarra bigarren postuan sailkatu da Aritz Aranbururekin lehiatu duen mangan, eta zarauztarrak ezin izan ditu Yeregi eta Gundesen garaitu.
Irudietan: Giro ederra Pro Zarautz surf txapelketan
2018-04-06 19:53 gizarteaAurreko egunetan baino olatu desegokiagoak egon badira ere, horrek ez die zarauztarrei egunaz eta antolatutako ekitaldiez gozatzea galarazi. Izan ere, surfaz gain, hainbat ekitaldi daude antolatuta Pro Zarautz 2018an.
Erostarbe ez da sailkatu hurrengo txandarako eta gizonen final laurdenak bihar goizean jokatuko dira
2018-04-06 18:56 KirolaPro Zarautz txapelketako hirugarren jardunaldia olatuen beherakadak markatu du, baina goizean jokatu ahal izan dituzte emakumeek final zortzirenak. Oraingoan, Nadia Erostarbek ez du lortu hurrengo txandarako sailkatzea, eta gizonezkoei dagokienez, arratsaldean ez da lehiarik izan, eta bihar goizeko 8:00etarako egin diete hurrengo deia.