Aparteko San Pelaio bezperaz gozatu dute

Amaia Urbieta Arruti 2020 eka 26 Zarautz

Ezohikoa, ezberdina, arraroa. Aparteko San Pelaio bezperako ekitaldia egin zuten bart gauean Lege Zaharren enparantzan, pandemiak baldintzatutako egoeraren eraginez. Edonola ere, bertaratu zirenek ez zuten herriko jaien esentzia galdu nahi izan, eta giroan murgildu ziren ekitaldiak aurrera egin ahala.