Bihar berreskuratu ahalko da auzo bazkariko txartelen dirua

Zarauzko Hitza 2017 abu 14 Zarautz

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak bertan behera geratu direnez, herri bazkarirako txartelak erosi zituztenek bihar izango dute aukera dirua berreskuratzeko. Festa batzordetik jakinarazi dute bide gorrira jo beharko dela horretarako. Bihar bertan izango dira 13:00etatik 14:00etara eta 20:00etatik 21:00etara.