Santa Klara bigarrenean ere eguzki betea

Zarauzko Hitza 2018-08-12 16:01   Jaiak

Gaur Santa Klara bigarrena da, SKAPAko jaien azken eguna. Edonola ere, jendea festa giroan murgilduta dago goizean goizetik: marmitako lehiaketa, toka lehiaketa, bazkari herrikoia... Gauean bertso jaialdia izango da, eta, ondoren, Fan&Go musika taldearen emanaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (34)

SKAPAko festak musikaz blai

Zarauzko Hitza 2018-08-12 12:10   Jaiak

SKAPAko festetako atzoko egitarauari amaiera emateko, kontzertuen eskaintzak jarraipena izan zuen gauean. Blue Beans eta Capsula taldeek eskaini zuten emanaldia txosnagunean, eta aurreko gauean bezala, jendetza bertaratu zen. Gaur gauean, Fan&Go taldea igoko da oholtzara. 

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Santa Klara eguna jai betean

Zarauzko Hitza 2018-08-11 20:02   Jaiak

Zumba, herri kirolak, parrilada, Azken Portuko txaranga... Jai giroan murgilduta daude Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko bizilagunak, Santa Klara egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Jendetza bildu da Azken Portuko kontzertuetan

Zarauzko Hitza 2018-08-11 15:00   kultura

Atzo hasi ziren SKAPAko festak, eta egun osoko egitarau oparoari amaiera emateko, gauean kontzertuak izan ziren Azken Portun. Glaukoma eta Tremenda Jauria taldeak igo ziren oholtzara, eta jendetza bertaratu zen emanaldiez gozatzera. Gaur gauean ere kontzertuak izango dira txosnagunean.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Irudietan: Azken Portuko Auzo Krosa

Aritz Mutiozabal 2018-08-11 11:05   Jaiak

Sekulako parte hartzea izan zuen atzo arratsaldean SKAPAko jaien barruan antolatutako auzo krosak. Neska-mutil andana bildu zen Plaza Gorrian lasterketan izena emateko, eta antolatzaileek hiru mailetan banatu zituzten: 5 urte bitarteakoak, 6-9  urte bitarteakoak, eta 10-14 urte bitartekoak.

»» Ikusi argazki guztiak (117)

Irudietan: Haurrentzako eskaintzarekin eman diete hasiera SKAPAko festei

Dorleta Agiriano Lai 2018-08-10 12:12   Jaiak

SKAPAko festei hasiera emateko, haurrentzako puzgarri eta tailerrak jarri dituzte Plaza Gorrian, 10:00etatik 14:00etara. 16:00etan jaurtiko dute jaiak iragartzeko suziria. Jarraian, buruhandiak izango dira, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin. 16:30ean, ume-jolasak izango dira Tentenea plazan, eta 18:00etan izango da Azken Portuko Auzo-Krossa. Iluntzean zein gauean jarraipena izango du gaurko egitarauak.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Hona hemen SKAPAko festetako egitaraua

Zarauzko Hitza 2018-08-09 20:00   Jaiak

Hona hemen SKAPAko festetako egitaraua

Ostiralean hasi eta igandera arte ospatuko dituzte Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak. Egitarau betea prestatu du auzoko jai batzordeak.

Isiltasuna eskatzen du SKAPAko aurtengo muralak

Isiltasuna eskatzen du SKAPAko aurtengo muralak

Zarauzko Hitza 2018-08-09 13:05   Jaiak

Gaur goizean margotu dute Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbatalde jaietako murala, Kristau Biltokia zenaren Urdaneta kalerantz ematen duen horman. Aurtengo margolanak isiltasuna irudikatzen du modu ironikoan. Izan ere, iaz festak bertan behera utzi zituzten antolatzaileek, udalak jarritako soinu muga zela-eta, musika taldeek zuzenekoak eskaintzeari uko egin zietelako.

Irudietan: Azken Portuko Mus Txapelketako saridunak

Zarauzko Hitza 2018-08-05 15:57   Jaiak

Auzoko jaien atarian, 53 bikotek hartu zuten parte atzo Azken Portuko Mus Txapelketan. Lehiaketa luze joan zen, 16:30ean hasi eta 22:00 aldera arte. Auzoko tabernetan jokatu zituzten kanporaketak, eta azken faseko partidak ondoren, Tentenea plazan. Aurtengo txapeldunak Iban eta Axier izan dira, finalean Joxe Mari eta Indar bikoa mendean hartu ondoren.

»» Ikusi argazki guztiak (8)