Bideoa: Kirol Sarien ekitaldia | Rafa Olaizola eta Jesus San Martin, Aipamen Bereziak

Zarauzko Hitza 2018-02-03 18:00   Kirola

Rafa Olaizola eta Jesus San Martin igo ziren oholtzara azkenik. Zarauzko Kirol Elkarteko presidentea zeneko oroitzapenak gogora ekarri zituen Olaizolak, eta esker hitzak izan zituen San Martinek.

Bideoa: Kirol Sarien ekitaldia | Babyauto, Babeslearen saria

Zarauzko Hitza 2018-02-03 17:45   Kirola

Ibon Mozo ere bertan izan zen Babyautoren izenean, eta Zarauzko Rugby taldea gertuko dutela aipatu zuen saria jaso ondorengo hitzartzean.

Bideoa: Kirol Sarien ekitaldia | 'Izeta II', Kirol Ibilbidearen saria

Zarauzko Hitza 2018-02-03 17:30   Kirola

Erretiroa hartu eta berehala aitortu zioten kirol ibilbidea Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II-ari, eta belaunaldi berrietan herri kirola sustatzea garrantzizkotzat jo zuen.

Bideoa: Kirol Sarien ekitaldia | Patricia Damian, Kirola Bizi saria

Zarauzko Hitza 2018-02-03 17:15   Kirola

Patricia Damianek jaso zuen ondoren boluntariotzari eskainitako Kirola Bizi saria, eta Zuzendaritza Batzordeari, Zarauzko Udalari eta Triatloi Elkarteari eskertu zien egindako lana.

Bideoa: Kirol Sarien ekitaldia | Pablo Cazalis, Entrenatzaile onena

Zarauzko Hitza 2018-02-03 17:00   Kirola

Entrenatzaile onenaren saria jaso zuen Pablo Cazalis igerilariak, eta Zarautz Balea Igeriketako kideak aipatu zituen, baita gainontzeko entrenatzaileak ere. Horretaz gain, gaur egun Zarautzen 211 igerilari direla nabarmendu zuen.

Bideoa: Kirol Sarien ekitaldia | ZAEko gizonezko jubenilak, Gizonezkoen talderik onena

Zarauzko Hitza 2018-02-03 16:45   Kirola

Oholtza bete zuten ZAEko gizonezko jubenilek, eta pozez jaso zuten gizonezko talde onenaren saria.

Bideoa: Kirol Sarien ekitaldia | Emakumeen futbol taldea, Emakumezkoen talderik onena

Zarauzko Hitza 2018-02-03 15:48   Kirola

Emakumezkoen futbol taldeko hiru jokalari izan ziren Kirol Sarien ekitaldian. Talde osoa gogoratu zuten saria jaso zutenean.

Bideoa: Kirol Sarien ekitaldia | Eneko Goenaga, Gizonezko Kirolari Onena

Zarauzko Hitza 2018-02-03 14:43   Kirola

Esker hitzak izan zituen Eneko Goenagak, Gizonezko Kirolari Onenaren saria jaso ondorengo hitzartzean.

Bideoa: Kirol Sarien ekitaldia | Ainara Aymat, Emakumezko Kirolari Onena

Zarauzko Hitza 2018-02-03 13:28   Kirola

Kanariar Irletan surf zirkuitua jokatzen ari da egunotan Ainara Aymat, eta bere anaiak jaso zuen atzo saria.