Logoa

Honi buruz

Urola Kostako Hitzatik sortutako proiektua da zarauzkohitza.eus webgunea. Zarautzen gertatzen den guztiaren berri eman eta jasoko du, guztiaren isla ez ezik, Zarautzen motor eta eragile ere izango da. Urola Kostako Hitzak kudeatu eta elikatuko du, baina proiektu honetan ezinbestekoa da beste askoren elkarlana eta laguntza, eta batez ere Zarauzko talde, elkarte, eragile eta zarauztar ororena.

Euskararen normalizazio bidean, herri mailako komunikabidea osatzea da Zarauzko Hitzaren helburu nagusia. Helburu nagusi hau garbi edukita, xede hauek dauzka gure komunikabideak:

  • Euskara, euskararen inguruko mugimenduak eta euskaltzaletasuna sustatzea eta laguntzea.
  • Zarauztarrei eta Zarauzko taldeei hitza ematea.
  • Herrietako eta Euskal Herriko euskarazko komunikabideen artean elkar ezagutza handiagoa lortzea, eta guztien artean erakunde bakar sendoan biltzea.
  • Euskarazko komunikabideen erreferentzialtasuna lortzea.