Logoa

Komunitatea

Zer da komunitatea?

ZarauzkoHitza.eus-eko erabiltzen dugun guztion taldea. Horixe. Kide eta erabiltzailez osatuta dago.

Zein dira kideak? Zein erabiltzaileak?

  • Erabiltzaileak. Izena ematen baduzu eta ezizen bat edo jarri (nineu, jeronimo... edo antzeko beste bat), albisteetan erantzuteko aukera-eta izango duzu. Zure erantzun guztien historiko bat osatzen ere joango zara. Baina, guk ez dakigu nor zaren eta, hortaz, bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango. Eta, erantzunak ere, anonimoki baino hobe bestela emanda.
  • Kideak Kideak dira izen-abizena duten erabiltzaileak, anonimoak ez diren taldeak... Benetako 'aurpegiak'. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute ZarauzkoHitza.eus hoentara.

Hortaz gainera, ZarauzkoHitza.eus edozeinek bisitatu dezake, noski.

Zer egin kide egiteko eta edukia gehitzeko?

Bi modu zehaztu ditugu erabiltzaile bat 'benetakoa' dela ziurtatzeko

  • Sare sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile perfila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (facebook edo twitterrekin, momentuz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara 'kide' modura sare horretan dituzun datuekin (argazki eta izen-abizenekin).
  • Kide izaera eskatuta. Bete zure izen-abizenak eta biografia atala eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure perfilean eskatu Zarauzko Hitzari kide izaera. Kudeatzaile batek konprobatuko du benetako datuak eman dituzula eta onartuko dizu eskaera./li>

Eta, hortik aurrera, zure iruzkinak, arazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga ZarauzkoHitza.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?

Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek

  • BAT. ZarauzkoHitza.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago
  • BI. Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, akusazioak eta irainak ez dira onartuko. Halakoak baleude, Zarauzko Hitzak kentzeko eskubidea dauka.
  • HIRU. Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, Zarauzko Hitzak kendu egingo du.