Hamahiru lehiakide eta giro paregabea Txuleta Festa Banderaren lehian

Urtzi Oteiza eta Onintza Lete Arrieta mar 17 Zarautz

11:00etan hasi da herriko elkarte gastronomikoen arteko lehia, taldekide batzuk parrillan txuleta erretzen zuten bitartean besteek ergometroan 1.000 metro eginez. Aurten, herriko bertsolariak aritu dira esatari ergometrokoen lana kontatuz, ekitaldiari umore dosia eskainiz. Hitzak esku bete lanekin harrapatu ditu partaideak, antolatzaileak, boluntarioak nahiz epaimahaikideak.