Zarautzen euskararekin zer?

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Epelde Pagola 2017ko mar. 27a, 21:45

Ostegun honetan, 30ean, hitzordua duzu Putzuzulon. Hitzaldi kolektiboa antolatu dugu euskara nola bizi dugun partekatzeko eta bide batez, KORRIKAk beroketa ariketak eginda harrapatzeko.

Zarautzen euskararekin zer kartela

Denok hitz egingo dugu. Jakin nahi dugulako nola bizi dugun euskara Zarautzen. Jakin nahi dugulako zein bihotz kolpe sortu dizkigun Zarauzko euskararen azken kale neurketak. Nola sentitzen gara? Zein behar ditugu? Zer egin dezakegu? Zer egin nahi dugu?

Horra erantzun nahiko genituzken galderak. Horiek erantzungo ditugunak.

Ostegun honetan, Amets Fabrikan. Udaberri berriko arratsalde paregabea aprobetxatu ondoren. 19:30ean. Amaieran zizka-mizka batzuk izango ditugu.