David Moreno upategira txangoa

Erabiltzailearen aurpegia Alkartasuna Elkartea 2016ko urr. 13a, 18:16

Alkartasuna Elkarteak txango berri bat antolatzen ari da. Oraingo honetan, Errioxako David Moreno upategira eguneko irteera prestatzen ari da. Urriaren 30ean, elkarte aurretik irtengo gara (Iturribide 20) autobusez, goizeko 10:30ean. Upategiak ezagutu, ardo dastaketa egin eta bertan bazkaldu ondoren (18:00ak aldera) Zarautzera itzuliko gara.

Izen-ematea ireki dugu, alkartasunaelkartea.ztz@gmail.com posta elekitronikora idatziz edo 645-38 48 52 telefono zenbakira deituz. Autobusa, ardo dastaketa eta upategiko bazkaria, 40 euroan. Leku mugatua daukagu. Animatu, ongi pasako dugu eta!