Modelo zineman: Elle (Paul Verhoeven)

Erabiltzailearen aurpegia Ander Ubera 2016ko urr. 25a, 18:34

Ostegun honetan zarauzko zineklub berriaren lehen saioa eskainiko dute Modelon.

Ekimen berri honetan filme alternatiboagoak eskeintzeko asmoa dute itxuraz eta zuzendari holandarraren Elle aukeratu dute hasteko.

Kritikak filmea eta batez ere bere protagonista Isabel Huppert goraipatu ditu. Zoritxarrez emakume honen filmografia zabaleko pare bat izenburu besterik ez ditut ikusi, beraz, ezin berari buruz fundamentuz hitz egin.
Verhoeven berriz, aspaldiko ezaguna dugu (Instinto Básico, Desafio Total, Robocop...). Bere filmeetan indarkeria eta sexua, ohi baino era gordinagoan azaltzen ditu eta Haneke, Cronenberg edo Lynchen deserosotasun mailara iristen ez bada ere, aulkian ipurdia mugiarazten digun zinegilea da.

GOMENDIOAK:
Paul Verhoeven: Starship troopers-1997-:

Txorotzat har nazakezuen arren, pelikula hau izugarri gustatzen zait. Hollywooden patroi berberaz egindako akzio pelikula guztien kritika zuzena. Aurpegi perfektudun neska-mutilak extralurtar basatien eskuetan zatikatuta!!! Gozagarria!

BITXIKERIA:
Frantziak Elle aurkeztu du Oscar sarietarako.

Elle ikusten baduzu, partekatu iritzia!