Modelo zineman: Marea negra (Peter Berg)

Erabiltzailearen aurpegia Ander Ubera 2016ko abe. 1a, 22:14

Katastrofe zinema aste honetan Modelon. Eutsi gogor eserlekuari!

2010 ean Mexikoko golkoko petrolio estazio batean gertatutako hondamendian oinarrituriko filmea.

Beste munduko ezer izan gabe, "El único superviviente" -2013- filmearekin lortu zuen sona pixka bat Peter berg zuzendariak, Oscarretarako pare bat izendapen tekniko zirela eta. Bere filmografia errepasatzerakoan deigarria egin zait azken hiru pelikuletan Mark Whalberg protagonista izatea. Kuadrilla berekoak ote?

Aktore protagonista hobeago bat lortzen duen egunean, aurrera pauso itzela eman dezake zuzendari honek, Mark Whalberg oso ezaguna bada ere, nahiko aktore eskasa bait da. Hala eta guztiz ere, kantzontzillo iragarkiekin hasi eta hainbat titulo zoragarritan muturra sartzeko gai izan da tipoa: Boogie Nights -1997-, Infiltrados -2006- , The Fighter -2010-...

Marea Negra honen alde esan behar, bidelagun onak dituela Whalberg-ek. Kurt Russell (La Cosa -1982-, 1997: Rescate en NY -1981-, Los odiosos ocho -2015-...) eta John Malkovich (Como ser John Malkovich -1999-, Rounders -1998-, El imperio del sol -1987-...)

Itxuraz, ikusi, gozatu eta ahazteko pelikula.

 

GOMENDIOAK:

Peter Berg: Very bad things -1998- Komedia odoltsua. Latza!
Mark Whalberg: Aurrez aipatutakoak ez errepikatzeagatik, Ted -2012-. Aspaldiko urteetan barre gehien eragin didan komedia ganberroa.


BITXIKERIA :

Whalberg-en emaztearen paperean Kate Hudson, Kurt Russell-en alaba. Aita-alaba film berean. Mmmm?... Aurrez inoiz gertatu ote da?... Mmmmm...?
Hara, amaitzeko, nahi gabe, asmakizuna!

 

Marea negra ikusten baduzu, partekatu iritzia!