Ostegunean Capitán Bazofia eta Peru #ArranoPlaza

Erabiltzailearen aurpegia Arranopola Kultur Elkartea 2016ko uzt. 5a, 18:15
Arrasti on, pilotazaleok!!! Zer moduz gira? Arratsalde triste samarra gaurkoa baina lasai, honi ere buelta emango diogu eta! Datorren ostegunerako ere ederra prestatu dugu. Bi bakarlariren kontzertu bikoitza, alajaina!!! 20:30etatik aurrera Capitán Bazofia madrildarra eta Peru usurbildarra izango ditugun Arranoplazan! Capitán Bazofia, Nacho Vera musikari madrildarraren bakarkako proiektua da. Nacho, Rosvita taldeko kidea da, 17 urteko ibilbidea duen eta lau disko argitaratu dituen "underground" talde madrildarreko kide hain zuzen ere. Antzerkigintza du ogibide Nachok, eta Capitán Bazofia proiektua antzerki munduan mamitu da, hainbat artista eta konpainiaren laguntzarekin. Capitán Bazofia ukelelez, pianoz, tronpetaz, organilloz, perkusioz eta ahotsez josita dago. Capitán Bazofia bere lehen diskoa prestatzen ari da, "Ánimo animales" izenekoa, eta uztaila amaieran grabatuko duena Brazil estudioetan. Peru, bakarlari usurbildarra da. Ahotsez eta ukelelez soilik hornituta, emozioz beteriko errepertorioa eskaintzen du, oso berezia, oso berea. Ez du tximeleta batek baino ozenago abesten, eta sentiberatasun pixka bat duen edozein txunditzeko eta liluratzeko gai da. Ostegun honetan, beraz, badakizue. Arratsalde-iluntze paxa ederra gurean. Ondo izan!!!