Ostiralean, Ruïna eta Total Arse taldeen kontzertua taberna barruan

Erabiltzailearen aurpegia

Iepa kaixo!!! Zer moduz doa uztaila? Eutsi horri, hobea dator eta! Tira, aste honetarako, ostegunean beharrean, ostiralerako prestatu dugu saltsa. Izan ere, ostiral honetan 23:00etatik aurrera zarata kontzertua izango dugu Arrano tabernan! Ohitura zahar batzuei eutsiz, tabernako kontzertutzarra! Ostiral honetan beraz, esan bezala, Ruïna taldea (Valentziako hardcore-punkarekin) eta Total arse (Zarautz-Orereta inguruko crust bizardunarekin) izango ditugu gurekin.

Euren musika entzun nahi izanez gero: ruinapunk.bandcamp.com eta totalarse.bandcamp.com. Eutsi goiari eta ondo izan.