Pancho Balbuena Medina ostegun honetan ArranoPlazan

Erabiltzailearen aurpegia

Andele, mi cuateee! Ostegun honetarako ere latza dugu eskuartean! Abuztuan sartu berri garen honetan, lehen ostegun honetarako Pancho Balbuena Medina euskal-mexikarraren kontzertua antolatu dugu.

Herrian askok ezagutuko duzuen moduan, Mexikoko rantxerak eta abesti mitikoak zein euskal kanta berriaren bertsioak ere egiten ditu gure lagun honek. Kontzertua 21:00ak aldera hasiko da, Euskal Herriko ordutegiarekin baina, beharbada, Mexikoko puntualitatearekin... ;) Ze arraio! Ostegunera arte itxaron ezinean bazabiltzate, honatx bere youtube-ko kanala. Lehen abestia Erroibarreko Zilbetiko inguruak babesteko eginiko bideoa duzue eta kultur aberastasunaren adibide bizia ere bai, bide batez. youtube.com/user/balbuenamedina Ostegun honetan ere badakizue, Arranoplazan ikusiko dugu elkar!