Gaur GAROA eta BLUEBEANS Arranoplazan

Erabiltzailearen aurpegia Arranopola Kultur Elkartea 2016ko abu. 17a, 23:10

GAROA eta BLUEBEANS gazte zarauztarrez osatutako taldeen kontzertu bikaina 20:30etatik aurrera #ArranoPlaza-n.

Iaufi!

Zer deu ba? Asteazkena... ta gaur osteguna! Eta ostegunero bezala... Arranoplazan badugu aitzakia.

Izan ere,  20:30etatik aurrera Zarauzko gazteez osatutako bi talde izango ditugu gure oholtza gainean.

Batetik, hasiberriak diren GAROA. Euren aburuz, PopRockaren bidetik ibilian hasi dira, nora iritsi daitezken axola handirik gabe. Hainbat taldetan aritu izan diren eta aritzen diren gazte hauek zer eskain diezaguketen jakiteko, badakizue nora azaldu behar duzuen.

Bestetik, eta hasiberriak izanagatik, urte honetan hainbat bazterretan aritu diren BLUE BEANS (@bluebeansmusic). Hauek rockaren bidetik dabiltza eta, ikusi eta entzuteko parada izan dugunok aitor dezakegun moduan, bide emankorra dute eskuartean. Guretzat gozagarri izango den bidea, inondik ere!

Bi talde. Bi gazte talde. Bi gazte talde zarauztar. Nor baino nor. Eta gu, gustora. Iaufi!

Ondo izan.

Arranopola kultur elkartea