Ilusioz hasi gara lanean!

Erabiltzailearen aurpegia Literaturia 2016ko aza. 30a, 10:42

Literaturiako lantaldea eraberrituta eta ilusioz ekin dio hurrengo edizioa izango dena prestatzen. Atzo egin genuen bilera eta hainbat ideia interesgarri atera ziren. Itxaropentsu eta lanean jarraitzeko gogoz gaude, baina taldeak dei egiten die literatura maite duten guztiei, antolaketa-lanetan parte hartzeko.

Interesa duenak nahikoa du deituko ditugun hurrengo bileretara azaltzea. Antolatzaileekin telefonoz harremanetan jarri nahi izanez gero, berriz, hona hemen telefono-zenbakia: 697-76 34 90.