Maiatzeko afariaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2016ko eka. 20a, 17:50

Murkilek jakinarazi du nor izan den maiatzeko elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen bezeroa. Sariduna Maria Belen Larrañaga izan da, Juanjo Larrañaga Harategian txartela erabiltzeagatik. Bi lagunentzako afariaren zozketan sartzeaz gain beste hainbat abantaila ere baditu Murkil txartelak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta VISA izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke