Udazkenean deskontuak zuzenean

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2016ko aza. 7a, 10:54

Murkil, Zarauzko Dendarien Elkartea azaroaren 7tik 13ra kanpaina berri batekin dator. Oraingoan, elkarteko fideltasun txartelarekin eginiko erosketak aleatoriki deskontua lor dezake.

Deskontuak 5, 10 edo 20 eurokoak izan daitezke. Hiru erosketatik batek deskontua lor dezake, beraz, zortea probatu nahi dutenek aukera polita dute. Murkil txartelak beste hainbat abantaila ere badituela gogoratzen dugu: VISA eta doakoa da eta ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du.

Gainera, dakizuen moduan, Elkarteko denda gehienetan hurrengo erosketarako deskontuak ematen ditu. Txartela lortu nahi dutenek Nafarroako Caja Ruralera edo www.murkil.com web orrialdera jo dezakete