Otsaileko afariaren irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2017ko api. 3a, 10:34

Murkilek jakinarazi du nor izan den otsailean elkarteko fideltasun txartelarekin erosketak egin zituztenen artean bi lagunentzako afaria eskuratu zuen bezeroa. Sariduna Irune Urbieta izan da, Milako dendan txartela erabiltzeagatik.

Bi lagunentzako afariaren zozketan sartzeaz gain beste hainbat abantaila ere baditu Murkil txartelak: doakoa da, ordainketak hiru hilabetera interesik gabe egitea ahalbideratzen du eta VISA izanik, edonon ordainketak egiteko erabili daiteke. Beste aldetik, dakizuen moduan, Elkarteko denda gehienetan hurrengo erosketarako deskontuak ematen ditu. Txartela lortu nahi dutenak Nafarroako Caja Ruralera edo www.murkil.com web orrialdera jo dezake. Gainera, aste honetan MURKILek 100 €tako 10 erosketa txeke zozkatzen ditu bezero guztien artean.