Murkil txartelaren 15. urteurrenaren kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2018ko eka. 18a, 09:57

Aurten MURKIL txartelaren 15. urteurrena ospatzen dugu, eta ekainaren 16tik 30era bitartean MURKIL txartelarekin ordaintzen dutenek 250 euro, 500 euro eta 750 euroko balioa duten 3 txekeren zozketan parte hartuko dute. 

Azken urteetan, MURKIL txartelarekin sari asko banatu ditugu: afariak, deskontu baleak, erosketak doan, hurrengo erosketarako deskontua... Eta guzti hau gutxi izango balitz, MURKIL txartelak hainbat abantaila ditu: kosturik gabekoa da, interesik gabeko epekako ordainketa ahalbidetzen du, VISA izanik edozein lurraldetan erabili daiteke, deskontuak eskaintzen ditu elkarteko denden artean hurrengo erosketarako... Interesatuak Nafarroako Rural Kutxara joan daitezke informazio bila edota www.murkil.com orrira.