URRIAREN 7tik 20ra EROSKETAK DOAN

Erabiltzailearen aurpegia Murkil Zarauzko dendarien elkartea 2019ko urr. 7a, 15:13
URRIAREN 7tik 20ra EROSKETAK DOAN
Murkil, Zarauzko Dendarien Elkartea, urriaren 7tik 20ra kanpaina berri batekin dator Merkataritzaren Hamabostaldi barruan.

 

Oraingoan, elkarteko fideltasun txartelarekin eginiko erosketak dohainik izan daitezke. Murkil elkarteko saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz eta hauek ez dira ordaindu beharko.

 

Bezeroek Murkil txartelarekin ordainketa saiakera egitean ezagutuko dute saridunak izan diren ala ez. Beraz, bezeroek erosketak egiteko aukera polita dute.

 

Murkil Txartela lortuz gero, bezeroek Elkarteko dendetan erabili dezakete eta kanpaina berrietako abantailetaz balia daitezke. Txartela lortu nahi duenak Nafarroako Caja Ruralera edo www.murkil.com web orrialdera jo dezake.

 

Laster Hamabostaldi hori barruan egingo dituzten beste ekintzak jakinaraziko dituzte