Sorturen Birfundazioak aurrera darrai!

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2016ko aza. 14a, 16:37

Datorren asterako hainbat deialdi ditugu Sorturen birfundazioa prozesuaren baitan, Arkaitz Rodriguezen hitzaldia eta Eztabaida Nazionala besteak beste.

Datorren asterako Zohardia ponentziaren lanketarako hainbat aukera edukiko ditugu Zarautzen. Batetik, Azaroaren 17an, ostegunean, Arkaitz Rodriguez izango dugu Gaztelekuan arratsaldeko 18:30etan Zohardia ponentziaren azalpenak ematen. 

Bestetik, Azaroaren 19an, larunbatean Donostiako Iratzar aretoan goizeko 10:00etan Eztabaida Nazionala ospatuko da. Bertaratu nahi dutenek, akreditazioa gauzatua izanez gero webgunetik izango dute bertarako izena emateko aukera. Zarautzen aldiz, streaming bidez emango dugu Arrano Elkartean, goizeko 9:45etatik aurrera Donostiara joateko aukerarik ez dutenentzat. 

Gogoratu nahi dizuegu, oraindik akreditatu gabe zaudetenak partehartu.sortu.eus webgunean horetarako aukera duzuela edo bestela gaur arratsaldeko 7etatik 9ak bitartean Arrano tabernan izango garela zalantzak argitu eta akreditazioarekin laguntzeko.

 

Sartu Sortura kanpainaren baitan hemen duzue bigarren bideoa.

 

Animatu eta parte hartu! Zurekin Birsortu!