Zurekin BIRSORTU!

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2016ko aza. 15a, 18:57

Ostegun honetan Arkaitz Rodriguez izango dugu Gaztelekuan arratsaldeko 18:30etatik aurrera Zohardia ponentzia azaltzen eta zalantzak argitzen.

Birfundazio prozesuak aurrera darrai Zarautzen ere. Hori dela eta ostegun honetan Arkaitz Rodriguezek Zohardia ponentziaren Aurkezpena egingo digu Gaztelekuan 18:30etan. Bertan, ponentziaren nondik norakoak azalduko ditu eta eduki ditzakegun zalantzak argitzen saiatuko da. Beraz, zuzendaritza talde berrirako hautagaiaren eskutik zuzen zuzenean ponentziaren berri jakin nahi duen oro gonbidatzen dugu bertara.

Bestetik gogoratu nahi dugu, ostiral honetan ere, akreditazioekin laguntzeko mahaia jarriko dugula Arrano Tabernan 19:00-21:00 bitartean. Azkenik, larunbatean Eztabaida Nazionala gauzatuko dela gogora ekarri nahi genuke. Donostiako Iratzar fundazioan ospatuko da goizeko 10etatik aurrera eta bertara joan nahi duenak partehartu.sortu.eus webgunean izena eman behar du. Donostiara hurbiltzeko aukerarik ez dutenentzat, Arrano Tabernan streaming bidez zuzenean trasmitituko dugula ere azpimarratu nahi dugu 9:45etatik aurrera.

Animatu eta parte hartu prozesuan!