EZTABAIDA SORTU!

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2016ko aza. 17a, 13:06
Larunbatean Donostiako Iratzar Fundazioan Eztabaida Nazionala gauzatuko da goizeko 10:30etatik aurrera. Zarautzen, zuzenean emitituko digu streamig bidez Arrano Tabernan!

Goizeko 9:45etatik aurrera kafea, pastak eta prozesuaren inguruko zalantzak argitzearekin hasiko dugu eguna. 10:30etatik aurrera, Donostiako Eztabaida Nazionala zuzenean emitituko dugu bertaratzeko aukerarik izan ez dutenentzat. 

Saioaren berri Aitor Martinezek bideo honetan ematen digu.

Bideoan azaltzen den moduan Zarauztik bertatik ere twitter bidez zuzenean galderak egiteko aukera egongo da Zohardia ponentzia azaltzen ari direnei. Beraz animatu parte hartzera eta ez geratu zalantza bakar batekin, bozkatzeko epea gainean daukagu eta!

Bide batez, gogora ekarri nahi dugu, Azaroaren 26a dela azken eguna ponentzia bozkatzeko!

 

#eztabaidasortu #zurekinbirsortu