Eztabaida gunea

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2016ko aza. 21a, 12:26

Azaroaren 24an, ostegun honetan hain zuzen, 19:00etatik aurrera Eztabaida Gunea ospatuko dugu Arrano Tabernan. Bertan, Zohardia ponentziaren zehaztapenen inguruan eztabaidatzeko beta izango dugu, larunbata baino lehen gure botua erabaki ahal izateko.

Zohardia ponentziaren zehaztapenetan zerbait gehiago sakondu eta zalantzak eztabaidatzeko ostegun honetarako Eztabaida Gunea antolatu dugu Arrano Tabernan. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera ospatuko dugu eztabaida hau eta bertan ponentziaren 3 atalak zertxobait gehiago sakondu, orain arteko estrategiarekiko dituen ezberdintasunak azpimarratu eta sortzen zaizkigun zalantzen inguruan eztabaidatzea izango dugu helburu.

Bestetik, Presentzialki akreditatu direnek edo bozkatzeko laguntza behar dutenek ere bertan izango dute bozkatzeko aukera. Lehen Fase honetan, Zohardia Ponentzia, Zuzendaritza Nazionala eta Herrialdetako Zuzendaritza izango ditugu bozkatzeko eta epea Azaroaren 26 artekoa izango da horretarako.

Beraz animatu parte hartzera eta ez ahaztu bokatzea!

#SortuEztabaida #ZurekinBirsortu #GoraHerria