Birfundazioaren 2. zatian gaude iada!

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2016ko abe. 6a, 09:59
Birsortzen prozesuaren lehen zatia amaiturik 6850 lagunek eman dute izena. Parte hartzeari dagokionez, %70,4ko parte hartzea izan da eta oso positibotzat hartzen dugu, jakinik inskripzio bidezko antzeko bozketa sistemetan sarri %50era ez dela iristen boto emititu kopurua. Are nabarmentzekoagotzat jotzen dugu halako parte hartze kopuru zabala, halako sistema batekin bozkatzen den lehen aldia izanda. Gainera, bada dokumentuak irakurtzeko astirik izan ez eta botoa eman nahi izan ez duenik ere.

Orain, bigarren zatiari heltzea adgokigu eta hemendik aurrera zein prozedura jarraituko dugun jakinarazi nahi dugu.

Azaroaren 27tik hasita Abenduaren 10a bitartean Emendakin partzialak eta Kontseilu Nazionalerako Kideak Proposatzeko Prozedura dugu martxan. 

Behin ponentziak hautatuta emendakin partzialak aurkezteko epea ireki da. Emendakinak egiteko akreditatuta egotea ezinbesteko baldintza da. Akreditatzeko epea urtarrilaren 21ean amaitzen da eta edozein unetan egin daiteke.

Sorturen kongresu-prozesuaren baitan, hurrengo urratsa Kontseilu Nazionala osatuko duten gainerako kideak aukeratzea izango da (10 kide nazio-irizpidez eta 5 kide herrialde-irizpidez, herrialde bakoitzeko bat Ipar Euskal Herria unitate gisa hartuz). Horretarako, lehenik, izenak proposatuko ditugu eta ondoren bozkatu. Gure kasuan, herrialdeko kide bakarra izango da hautatuko duguna, Gipuzkoakoa alegia.

Argipen gehiago nahi izanez gero ondoko loturetan aurkituko duzue:

 

Aurreneko fasearen emaitzak sakonago aztertu nahiko bazenituzte hemen aurki ditzakezue dato horiek.