EZKER ABERTZALEKO EMAKUMEEN V. NAZIO BATZARRA

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2017ko urt. 5a, 18:21
Urtarrilaren 7an goizeko 10etan Durangoko institutuan Ezker Abertzaleko Emakumeen Nazio Batzarra burutuko dugu!

Denbora asko pasa da azkenekoz Ezker Abertzaleko emakume feministok elkarrekin bildu ginenetik. Baina, ezker abertzalea birsortzen gauden honetan eta independentziarantz abiatzeko erabaki estrategikoak hartu ondoren, elkartzeko garaia dela deritzogu. Feminismoak ezker abertzalean egin duen bidearen balantze zintzoa egitea dagokigu, etorkizuneko ildoan eta ezker abertzalea bizitzeko moldeetan feminismoak izan behar duen tokia proposatzeko helburuarekin.

Hausnarketa honi bide emateko martxan da Ezker Abertzaleko Emakumeen V. Nazio Batzarra. Urtarrilaren 7an goizeko 10etan Durangoko institutuan lehen hitzordua. Zatoz!!