Larunbatean guztiok Baionara!

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2017ko api. 6a, 10:27

Apirilaren 8a Euskal Herriaren Askapen Nazionalaren historian idatzia geratuko den data izango da. Larunbat honetan, ETAk armagabetzea burutuko du, eta Bakearen Artisau-ek Baionara hurbiltzeko gonbita luzatu digute, egun historiko honen parte izan eta prozesuari babesa eskaintzeko.

Goizean hasita, hainbat konferentzia eta ekitaldi izango ditugu Baionan. Ondorengo web orrian duzue egunaren inguruko informazio gehiago: http://artisansdelapaix.eus/eu/. Sortutik ere, bertaratzeko deialdia luzatu nahi dizuegu eta egunaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Bertan ikusiko gara!