Espetxe martxa!

Erabiltzailearen aurpegia SORTU ZARAUTZ 2017ko mai. 15a, 22:40

Jakingo duzunez, larunbat honetan, maiatzaren 20an, espetxe martxak egingo ditugu. EPPK bere eztabaidan murgilduta dagoen honetan, dispertsio politika salatzeaz gain, euskal preso politiko guztiei gure babesa adierazi eta “maite zaituztegu!” ozen esatera joango gara Curtis, Picassent, Puerto, Fleury, Saint Maur eta Roanneko espetxeetara Euskal Herri osotik.

Zarauztarron kasuan, eskualdeko beste herriekin batera Curtisera bidaiatuko dugu. Gure apustua kartzela hauetako bakoitzean ehunka lagun biltzea da. Autobusak betetzeko lau egun eskas gelditzen zaizkigunean, azken esfortzua egitea garrantzitsua da. Lagun, ezagun eta auzokideekin egon eta espetxe martxetan parte hartzeko gonbidapena zuzenean luzatzeko momentua da. Animo eta kalera! Larunbatean denok espetxe martxetara!