Apirilak 21, Manifestazio Nazionala Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Bada garaia! Presoak kalera! Konponbidea, bakea, askatasuna.

Lema hau aldarri artuta, Manifestazio nazionala burutuko dugu larunbat honetan Bilboko kaleetan. Presoen nazioarteko eguna aitzakiatzat harturik, Ezker Abertzaleak Bilboko kaleak bete nahi ditugu Presoen izaera politikoa aldarrikatzeko eta presoen kaleratzearen ikusmira beharra berriro ere euskal agendan ezartzeko. Arratsaldeko 17:30ean aterako da manifestazioa La Casillatik.

Horretarako, Zarauzko Sortu, autobusa antolatu du Bilbora hurbildu nahi dugun ororentzako. Eguzki eta Arrano tabernetan edukiko duzue aukera apuntatzeko.

Animatu! Larunbatean ikusiko gara elkar.