Asteburuko futbol partidak

Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz K.E. Futbola 2017-10-19 11:41   Kirola

Hona hemen asteburuko ZKEko futbol partiden zerrenda. Aupa #Zarautz! #123Zarautz!

Asteburuko futbol partidak

Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz K.E. Futbola 2017-10-13 13:49   Kirola

Hona hemen asteburuko ZKEko futbol partiden zerrenda. Aupa #Zarautz! #123Zarautz!

'Gurasoak eta jokalariak: adin goztiarretik profesionaletara' hitzaldia izango da hilaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz K.E. Futbola 2017-10-11 09:25   Kirola

'Gurasoak eta jokalariak: adin goztiarretik profesionaletara' hitzaldia izango da hilaren 24an

Iñaki Ansok egindako dokumentala emango dute, eta ondoren solasaldia izango da: 19:00etan, kiroldegiko hitzaldi aretoan.

Hitzaldia: "Gurasoak eta jokalariak: adin goztiarretik profesionaletara"

2017/10/24 19:00

Aritzbatalde kiroldegia | Zarautz

Zarautz K.E. Futbol sailetik futbola sustatzeaz gain heziketa ere sustatu nahi dugu. Horregatik, urtetik urtera hitzaldi ezberdinak antolatzen saiatuko gara. Aurreko urtean, esaterako, "Epailea kritikatzetik, epaile izatera" hitzaldia antolatu genuen Espainiako Ligako 2.mailako Javi Merino epaile donostiarraren eskutik. Aurten, beste hitzaldi bat antolatu dugu, urriaren 24ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Aritzbatalde Kiroldegiko Hitzaldi Aretoan: "Gurasoak eta jokalariak: adin goiztiarretik profesionaletara". Izenburu horrekin, egun gure Nesken Koordinatzailea den IÑAKI ANSOk egindako dokumentala ikusiko dugu eta, ondoren, solasaldirako tartea izango dugu. Interesgarria izango delakoan, animatu zaitezte! Aupa #Zarautz! #123Zarautz!

Futbol Eskolako bilera

2017/09/25 19:30

Aritzbatalde kiroldegia | Zarautz |Bilera

Zarautz Kirol Elkarteko Futbol sailetik Futbol Eskolaren inguruko bilera bat antolatu dugu. Bilera hau irailaren 25ean, astelehenean, 19:30ean Aritzbatalde kiroldegian (hitzaldi aretoan, goiko solairuan) izango da. Bestalde, bilera hau jokalari berrien familiei zuzenduta dago bereziki, baina etorri nahi duten gainontzekoak ere ongietorriak izango dira. Helburu nagusia familiei Futbol Eskolari buruzko argibideak ematea da. Bertaratuko direnei puntualtasuna eskertuko genieke. Aldiz, bilerara ezin baduzue joan, jakin beharreko informazio guztia Futbol Eskolako Blogean aurkitu dezakezue. Aldez aurretik, mila esker eta ondo izan!