zarauzkohitza.eus

'Gurasoak eta jokalariak: adin goztiarretik profesionaletara' hitzaldia izango da hilaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Zarautz K.E. Futbola 2017-10-11 09:25   Kirola

Iñaki Ansok egindako dokumentala emango dute, eta ondoren solasaldia izango da: 19:00etan, kiroldegiko hitzaldi aretoan.

Zarautz K.E. Futbol sailetik futbola sustatzeaz gain, heziketa ere sustatu nahi dugu. Horregatik, urtetik urtera hitzaldi ezberdinak antolatzen saiatuko gara. Aurreko urtean, esaterako, Epailea kritikatzetik, epaile izatera hitzaldia antolatu genuen Espainiako Ligako 2 .mailako Javi Merino epaile donostiarraren eskutik.

Aurten, beste hitzaldi bat antolatu dugu, urriaren 24an, asteartearekin, arratsaldeko 19:00etan Aritzbatalde Kiroldegiko hitzaldi aretoan: Gurasoak eta jokalariak: adin goiztiarretik profesionaletara. Izenburu horrekin, egun gure nesken koordinatzailea den Iñaki Ansok egindako dokumentala ikusiko dugu eta, ondoren, solasaldirako tartea izango dugu.

Interesgarria izango delakoan, animatu zaitezte!

Aupa #Zarautz! #123Zarautz!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa