2019-2020 denboraldia amaituta

Erabiltzailearen aurpegia

Plaieroetako boletoen dirua itzuli egingo da eta dagoeneko 2020-2021 denboraldiari begira lanean hasita gaude.

ZKE futbol saileko zuzendaritzatik jakinarazi nahi dizuegu, COVID19ak eragindako egoera dela eta 2019-2020 denboraldia amaitutzat eman beharra dugula. Dagoeneko, 2020-2021 denboraldiari begira lanean hasita gaude, nahiz eta honetan ere, ziurgabetasuna erabatekoa izan oraindik. Egoera argitzen doan heinean jakinaraziko zaizue hartzen ditugun erabakiez.
 
Aurtengo denboraldiaren etena dela eta, 2.urteko alebin mailatik kadete mailara bitartean plaieroetako boletoen dirua, 100€ itzultzea erabaki dugu. Itzulketa datozen asteetan egingo da, kuota guztiak ordainduta dituzuen guztioi.
 
Besterik gabe, laster Astin elkar ikusiko garen esperantzarekin, ondo segi eta ANIMO!!!