Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia
Eskola Kirolaren debekuaren ondorioz, asteburu honetan guztira 5 partida bakarrik jokatuko dira Astin; 3 larunbatean eta 2 igandean. 
Mutilen lehen taldeak larunbat arratsaldean jokatuko du Astin Elgoibarren aurka arratsaldeko 15:30etatik aurrera. Elgoibartarrak 2.postuan dira sailkapenean eta zarauztarrak 4.postuan dira, beraz, partida estua izango da.

Euskal Ligako jubenil mutilek ere Astin jokatuko dute euren partida. Igande arratsaldean 15:30etatik aurrera neurtuko dira San Viator talde gasteiztarraren aurka. 

Emakumezkoen lehen taldeak, berriz, atsedena du jardunaldi honetan. 

Azpimarratzekoa, Eskola Kirolaren debekua izan da, hau da: infantil, alebin eta Futbol Eskolako neska-mutilek ezingo dituzte euren partidak jolastu.

Berriz ere, txikienak zigortuta... Ez da bidezkoa.

#EskolaKirolaBai