COP21 · PARIS

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2016ko mai. 5a, 08:14
2015.en urtea bukatu zen 195 Estatuek hitzarmena sinatuz Pariseko “COP21” deritzon batzarre horretan. Klima Aldaketaren aurkako konpromezu batetan, aurretik, inoiz ez ziren ados jarri hainbeste Estatu. Ez eta hainbeste eragile anitzek bultzatu .–Komunikabideak, Artistak, Enpresak, Unibertsitateak, GKE, eta abar .- posible bihurtu zedin. Hitzarmena errealitatea da. Hiru elementu behar omen dira aldaketa soziala gertatu dadin: nahia, ahalmena eta jakinduria. Geroz eta gehiago dira karbono gutxiko eredu ekonomiko berria eraiki nahi dutenak, klima aldaketaren erronkari aurre egiteko. Biderkatzen ari dira klima aldaketari buruzko nabaritasun zientifikoak, era berean berrikuntza sozial modu berrien ezagutza izugarri igo da alternatiba bat sortzeko asmoaz. Erronka kolektibo bat eratu zen, klimarekiko miloi bat konpromezu lortzeko helburuaz, eta Gizateriak duen erronka erraldoi honen aurka enpresa, erakunde eta hirit@rrei eskatuz, klima aldaketari aurre egiteko ekintzak balorean jartzea. Abenduak 9an lortu zen erronka gainditzea, 750 erakunde publiko eta pribatu, eta milaka hiritar konprometitu ziren klima aldaketaren aurka. Paris hasiera berri baten apustua bezala planteatzen da, bide berri bat eraikitzeko hastapen, bakarrik iritzi, ikusmen osagarriak elkartuz eraiki daitekeena, eredu berria aurkitzeko asmoz. Bakoitza bere arduraz, baina denak bide berean. “COP21” Hobeto ezagutzen Kristina Narbonarekin izango gara, Ingurumen Ministro (2004-08) eta 1991.tik hainbat ardura Ingurumen alorrean. Ekonomia eta Ingurumen argitalpen ugariren egile. Gaur egun Segurtasun Nuklearreko Osteguna, Maiatzak 5, arratsaldeko 7.30ean Zarauzko Modelo Aretoan.