Badator Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2016ko urr. 28a, 15:45

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza XVI. Astearen barruan, III.Zarautz Zientziaz Blai izango da azaroaren 3an, ostegunean, Modelo aretoan, arratsaldeko 19:00etan.

ZarautzOn Elkarteak, XVI.Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astearen barruan, dibulgazioa eta sentsibilizazioa programaren barruan Zarautz Zientziaz Blai antolatu du. Europa osoan eta estatuan antolatzen den egitaraua, hirugarren aldiz, Zarautzera dakargu, iaz jaso zuen harreraren ondoren. Zarauztar gazteak eta jadanik zientzilari direnak edo beraien etorkizun profesional bilakaera lanetan ari direnen arteko hurbiltze eta trukegune bihurtzea nahi genuke.