#AstearteOn METEOROLOGIA, Sineskeriatik Zientziara

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2017ko ots. 28a, 09:55
Meteorologia izango du ardatz gaurko #AstearteOn saioak. 19:30etatik aurrera Euskadiko Aemet arduraduna izango dugu gurekin, Margarita Martin, eta historian zehar gizakiok etorkizuna ezagutzeko egindako saiakera guztiak aztertuko ditugu, aintzinarotik gaur egunera. Azkenengo 500 urteetan sakonduko dugu batipat, orduan azaltzen baitira neurriak hartzeko lehen gailuak: barometroa eta termometroa, hain zuzen ere. Jarrai ezazu ekitaldia ZUZENEAN: zarautzon.nirestream.com estekan.