#AstearteOn-en 'Txinako Kronikak'

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2017ko mar. 9a, 10:46

Vanessa Sánchez EiTBko berriemailea izango dugu gurekin hurrengo asteartean Txinako Kronikak gisa izendatu dugun #AstarteOn saioan. Beijing-en bizi izan da urtebetez eta bertan izandako bizi esperientziak izango ditugu hizpide. Txina hurrenez-hurren azaltzea da helburua, datu ekonomiko eta gure egunerokotasunean hedabideetan ikusten ditugun bitxikerietatik at. Ekitaldia hurrengo asteartean, martxoaren 14an izango da, ohi bezala arratsaldeko 19:30ean Antoniano Aretoan, Zarautz.