Igeldoko behatokira bisita gidatua

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2017ko mar. 21a, 12:05

Larunbat honetan ZarautzOnek Igeldoko behatokia ezagutzeko bisita gidatua antolatu du meteorologian aditua eta gaur egun AEMET Euskadiko ordezkaria den Margarita Martinekin.

Aste honetan, martxoaren 23an hain zuzen ere, 2017ko Meteorologiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta duela gutxi Margarita Martin AEMET Euskadiko ordekariaren hitzaldia izan genuenez, Igeldoko behatokira joateko bisita gidatua antolatu dugu.

Larunbatean, martxoaren 25ean, Martinek berak erakutsiko digu behatokia eta azalduko dizkigu bertan egiten dituzten azterketak eta euren lana zertan datza ezagutuko dugu. Ordu eta erdiko iraupena izango du eta ondoren pintxo bat jatera joango gara elkarrekin solasaldian jarraitzeko. Ondoren Zarautzera egingo dugu buelta.

Egitaraua:

  • 09:30. Nafarroako autobus geltoki berrian elkartuko gara (Bai Batzokia jatetxearen parean).
  • 10:00. Bisita gidatua Igeldoko Behatokitik Solasaldian aritzeko aperitifa.
  • 14:00. Zarautzera buelta.