Bertsozientzia: Jakinduriek Mundue Erreko Dau.

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2018ko mai. 11a, 11:17
Asteartean, Maiatzaren 15ean · Zarautzen Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egingo dute Bertsozientziaren laugarren edizioan. Bertsozientzia ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu, eta, maiatzean, Gipuzkoan izango da lehen aldiz. «Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko.

BERTSOZIENTZIAREN PROGRAMA

 ZARAUTZ. Maiatzak 15, 19:30 – Antoniano Aretoa

Bertsolariak:

· Maialen Lujanbio: Arte Ederretan lizentziatua, bertsolaria eta gidoilaria

· Aitor Sarriegi: Informatika-ingeniaria, bertsolaria eta matematika-irakaslea

Ikertzaileak eta zientzialariak:

·  Ainara Sangroniz: Kimikaria eta UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea

·  Felix Zubia: Medikuntzan lizentziatua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko irakaslea

· Josu López Gazpio: Kimikan doktorea eta UEUko Kimika Saileko koordinatzailea