Baionara bisita gidatua

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2018ko urr. 15a, 09:12

Larunbatean, urriaren 20an, ZarautzOn Baionara doa.

Egun osoko bisita gidatua antolatu dugu. Baionako Euskal Museoa eta Cambon dagoen Arnaga Etxea ikusiko ditugu, besteak beste. Zatoz!

GAUR 1966 Erakusketa
Baionako Musee Basque-n ikusiko dugu, Oteiza, Chillida, Basterretxea, Sistiaga, Amable Arias, Zumeta… artisten artelanak biltzen dituen erakusketa.

Agenda.

·     09:00: Carmelitas autobus geltokian ( Hotel Alameda parean, Zarautz)
·     10:00: St. André plazara iritsiera
·     10:30: Baionako Museo Historikora sarrera. Haize Huescak egindo digu bisita gidatua. *Euskaraz
·     11:30-12:15:  GAUR taldearen erakusketa ikusiko dugu bertan
·     13:00-13:30: Aldaburua Jatetxeruntz abiatu eta bazkaldu
·     15:45: Arnaga Etxea Museoa ikusiko dugu, eta bisita gidatua gaztelaniaz izango da.
·     18:00: Zarautzera bueltan itzuli
·     19:00: Zarautzera iritsiera.