ZAINKETA ARINGARRIAK: MUSIKA-TERAPIA BIZITZAREN AMAIERAN

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2019ko urr. 3a, 14:35

Isiltasuna gozatuz, emozioekin bat eginez

2019ko urriaren 8an, asteartean, 19:30ean Modelo Aretoan ondorengo hitzaldia eskainiko dugu: “Musikoterapia bizitzaren amaieran, Isiltasuna gozatuz, Emozioekin bat eginez”. Antolatzaileak ZarautzOn elkartea eta Zarautz Herri Zaintzailea plataforma dira.

Datorren urriaren 12a Zainketa Aringarrien aldeko Eguna (World Hospice and Palliative Care Day) dela eta, mundu osoan zainketa aringarrien aldeko ekintzak babeste aldera antolatutakoa da.

Zainketa aringarriekin dagoen arazoetako bat da ez dela ulertzen zer esan nahi duen eta nola hobetu daitekeen zainketa hori pertsonei gizatasun handiagoa eskaintzeko bizitzaren amaieran.

Hitzaldi honen helburua herritarrak sentsibilizatzea da, bizitzaren une erabakior horretan pertsona bakoitzari laguntzeko moduko jokabide garrantzitsu ugari daudela erakutsiz, eta bereziki, azaltzea musikoterapiak nola lagun dezakeen prozesu horretan.

Hizpide izango dira, batetik, zentzuen garapena indartzeko bizipenak eta, bestetik,  emozioen ikasketa prozesua entzun ondorengo lanketaren bidez. Zentzumenen garapena indartzeko hainbat elementu beharrezkoak dira, baina entzumenak zuzen jotzen du emozioetan eta zentzumenean. 

Honetan guztian laguntzeko Patxi del Campo San Vicente musikoterapeutaren laguntza  izango dugu, talde-teknikan aditua, Gidatutako Irudia eta Musika metodoan (BMGIM) terapeuta izanik ezin estimatuzko laguntza izango da. AgrupArte zentro integratuko Musica Arte y Proceso Institutuan zuzendaria da eta Vivir con voz propia taldearen fundatzailea, Gasteizen.