Elisa Sainz de Murietaren klima aldaketaren hitzaldiaren nora-norakoak

Erabiltzailearen aurpegia ZarautzOn 2020ko urt. 28a, 14:41

Zer da COP? Zer esan nahi dute COP siglek? Nola garatzen da COP bat? Garrantzitsua al da 2 eta 1,5 graduen arteko aldea? Nortzuk dira negazionistak edo klima eszeptikoak? Glasgow? Galdera gehiegi ez da? Elisa Sainz de Murieta galdera horiek argitzen arituko zaigu.

Gaur hilaren 28an, Antoniano aretoan arratsaldeko 19:30etan Elisa Sainz de Murietaren eskutik saiatuko gara gako horiek ezagutzen.

COP25 Madrilgo klimaren goi-bilera izan genuen, hau da estatuburuek
eta gobernuburuek, edo haien izenean ministroek, erabakiak hartzen dituzte giza ekintzatik eratorritako krisi klimatikoaren ondorioak arintzen saiatzeko.

Bi astez, mundu osoko milaka zientzialari, enpresaburu, erakundeetako ordezkari, gobernuz kanpoko erakunde eta gobernu biltzen ditu konbentzioak.

2015ean COP21ean sinatutako Parisko Akordioa krisi klimatikoari aurre egiteko akordio loteslerik handiena da. Mundu mailako ekintza-plan bat ezartzen du berotze globala 2 gradutik oso behera mugatzeko eta 1,5 gradutik gora ez gainditzeko ahaleginekin jarraitzeko. Eta horretan ekonomiaren deskarbonizazioak zer esan handia dauka, erregai fosilen (petrolioa, ikatza, gasa) erabilera da berotegi efektuko gasen isurketen arrazoi nagusia, batez ere ikatza eta petrolioa, errekuntza prozesuan CO2 isurtzen bai dute.

Klima aldaketaren errealitatea ukatzen dutenak edo haren ondorioez zalantza egiten dutenak ere ba dira. Horien artean Donald Trump, Bolsonaro edo eskuin muturreko gehienek daude. Greta Thunberg ekintzaile ekologistari buruz Trumpek zioen «Oso neska zoriontsua dirudi».

Elisa Sainz de Murieta Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundeko ikertzailea da. Bertan, klima-aldaketaren inpaktuak ikuspegi sozioekonomikotik aztertzen eta egokitzapen-politikak aztertzen espezializatu da. Geologia Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 2001.) Elisa 2010ean batu zen BC3ra, eta bertan egin du doktore tesia (2016), non estatuko eta Europako ikerketa proiektu ugaritan lan egin duen. 2017tik 2019ra, Eusko Jaurlaritzaren doktoretza ondoko beka bati esker, Grantham Research Institute (London School of Economics) institutuko ikertzaile bisitaria izan zen.